XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Isiltasuna nagusitu zen berriz ere.
- Jainko maitea, zein luma txarra! - oihukatu zuen Schumkovek.
Eta bota su batean mahai gainera eta beste bat hartu zuen.
- Adizu Vasia, hitz bat bakarrik.
- Tira, esan bizkor.
- Zenbat daukazu kopiatzeko? - A, lagun maitea!
Vasiak, imintzio bat egin zuen, proposa ziezaiokeen gogaikarri eta ikaragarriena balitz bezala galdera hau.
- Gehiegi! - Badut ideia bat, badakizu?... - Zer ideia? - Baina ez, idatz, idatz ezazu.
- Beno, esaidazu, zein da ideia hori? - Zazpiak dira, Vasia.
Nefedovitchek irrifarre egin zuen eta begirada bihurri bat zuzendu zion lagunari, begirada lotsati samarra hala ere, larri antzekoa.
Ez zekien nola hartuko zion bere adiskideak.